viernes, 14 de octubre de 2016

KULTURA EDO TORTURA? Nahiz eta norbait haserretu ere, zezenketaren kontra nagoela esan behar dut, zezenak hiltzen eta torturatzen direlako. Ez San Ferminak edo horrelako festen kontra non zezenak ez baitira torturatzen eta hiltzen, baina Vegako zezenaren kontra, ordea bai. 2016. urtean gaude eta egia esan behar da asko aurreratu dugula arlo askotan, baina ez zaizue harrigarria iruditzen zezenei eta beste hainbat animaliari egiten dizkieten torturak oraindik jasan izatea? Nire ikuspuntutik okerrena, tortura hauek hain arruntak direla gure kulturan ez garela konturatzen zer nolako gogorrak diren. Gainera zezena ez da zezen-plaza batean bizitza galdu ahal duen izaki bakarra, zer deritzozue toreatzaileari buruz? Egia da berak nahi izan duelako dagoela hor, baina hori ez du kentzen kirol honek (eta kirola esaten dut modu batez deitu behar dudalako horrelako basakeriari) dituen arrisku guztiak. Egia da zezenketa gure kulturan oso sartuta dagola baina ezin da ahaztu tortura bat baino ez dela. Zezenketan aritzen direnei ez zaie nahikoa iruditzen zezena hiltzearekin, aurretik, prozesu krudel bat igaro behar du. Zezen-plazara atera baino lehen zezenak jipoituak izaten dira eta begiak baselinaz inguratzen dituzte ikusmen gutxiago uzteko. Horrexegatik ez dira kapaxak bere kabuz defendatzeko, oso ahul dagoelako . Zer pentsatuko zenukete zezen batek ezin izango balu pertsona batekin? Baina zezenketak ikustera joaten direnentzat zezena hil eta gero ez da dena bukatzen. Nahiz eta zezen ziriak eta ezpata sartu eta gero, belarriak eta buztana mozten diote, bizirik egon arren. Eta zertarako pentsatzen duzue egiten dela hau? Toreatzaileak gero eta hobeto toreatu, zezenaren gorputzeko zati gehiago moztu ahal ditu (zezenketa perfektu batean bi belarri eta buztana mozten dira). Nire ustez torturatzea ez da larriena zezenketan, baizik eta ekintza hau festa eta tradizio batean bihurtzea. Egoera hau jasan ezina da, baina zer esan diezaiokegu torturekin gozatzen duen jendeari buruz? Gainera konturatu behar gara, lehen esan dudan moduan “kirol” honetan zezena ez dela bizitza galdu ahal duen izaki bakarra. Urteetan zehar asko izan dira bizitza galdu duten toreatzaileak zezenketan aritzean, nire ustez famatuena Francisco Rivera (Paquirri). Honek argi uzten du oso ekintza arriskutsua dela. Zezenak ere toreatzailea hil dezake! Nire ikuspuntutik, ez da hain zaila irtenbide bat topatzea egoera basati honi. Zergatik ezin dira zezenak mindu gabe utzi? Zezen ziriak eta ezpatak ordezkatu zezenak mintzen ez dituen beste gauza batzuengandik. Zezenen adarretan zerbait ipini toreatzailea ez mintzeko. Eta azkenik zezenaren bizitza barkatu. Honi guztiari gehitu behar zaio izaki guztiak gure bizitzaren jabeak eta arduradunak garela eta inork ez gaituela barkatu behar gure bizitza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario